XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bide guztietatik jendea korrika ikusten zen.

Zerua gero eta ilunago zegoen, gaua zela zirudien eta une batetik bestera hasiko ziren trumoiak abesten.

Amak arropa guztiak sartu baino lehen hasi zuen izugarrizko zaparrada; hasieran ur tanta handi-handiak, gero harria eta ondoren tantak berriro.

Baina gutxitu beharrean ekaitza gogortzen, handitzen ari zuen momentuz-momentu; gau ilunenak argituko lituzketen oinaztargiak eta gorrek entzungo lituzketen trumoiak izan genituen.

Herriko kale guztiak ibai bihurtu ziren.

Etxe gehienetan sartu zen ura, eta batzutan jendeak teilatuetara igo behar izan zuen.

Abereen hotsa euriarenarekin batera nahasirik iristen zitzaidan belarrietara; oilasko eta ardi bat baino gehiago pasa ziren nire begi aurretik kaleko ibaiaren ur gainean.